XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MORU AGINTARI BAT ETA FRAILE LEGOA

Moruen agintari andi batek komentu bateko fraileak atera nai zitun.

Bere buruak etzion orretarako biderik ematen eta atso azti batengana yoan zen.

Atso orrek zortzi egun barru bide ori erakutsiko ziola esan zion.

Berriz alkar ikusi zutenean, aztiak: - Zoaz komentu orretako nagusiarengana eta iru galdera auek egin zaizkiozu: Lenbizikoa, zenbat denboran eman dezaket nik munduan itzuli osoa?.

Bigarrena, nik zenbat balio dut?.

Irugarrena, zer da nik orain buruan dudan ustea?.

Morua pozik yoan zen fraile nagusiarengana.

Iru galderak egin ta ilabete bat eman zion erantzuteko, itz auek gaineratuz: - Igarten ezpaduzu, lepoa moztuko dizut, neronek moztu ere; ta zure lagun guziak komentua utzi bearko dute.

Ikasten eta gogoketan ari an gaineko egunetan fraile nagusia.

Geroago ta larriago, deus ezpaitzukean asmatu.